[Bideoa] Antxoko ikastolako gurasoek euskarari bultzada emateko iniziatiba bat abiatu dute
Bilera antolatu dute otsailaren 15erako
“Lizeoko familien arteko erlazioa sendotu eta euskaraz bizitzeko” iniziatiba berri bat abian jarri nahi dute Antxoko ikastolako gurasoek. Asmo horrekin, bilera bat antolatu dute otsailaren 15erako, eta bideo bat zabaldu dute sare sozialen bidez, gurasoak animatzeko. Bilera ikastolako jangelan izango da, 17:30ean.
