Ereintzak ere astinduko ditu eztarria eta makilak
Iñigo Legorburu eta Eider Rodriguez errenteriarrak, Eskulangintza azoka, Luis Mari Etxebeste taldekidea eta Gaztedi Txiki elkartea omenduko ditu aurten Ereintzak.
Santa Ageda eguna girotuko du Ereintzak. Argakzia: Ereintza elkartea Santa Ageda bezperan urtero legez kalera irtengo da Ereintzaren koro herrikoia. Kalez kale ibiliko dira, baita tabernetan ere lurra astintzen gogoz, baina bertsoez gain, omenaldia ere egingo dute. Zehazki, Iñigo Legorburu eta Eider Rodriguez errenteriarrak, Eskulangintza azoka, Luis Mari Etxebeste taldekidea eta Gaztedi Txiki elkartea izango dira omenduak aurten.
18:40an Iñigo Legorburu omenduko dute Xenpelarren omenezko eskultura aurrean Xenpelar Bertso eskola, Lau HAizetara eta Xenpelar AEKrekin batera. Handik Lekuzarrera eta bertatik Noski liburu dendara joko dute. Azken horretan Eider Rodriguez idazlea omenduko dute 19:10ean. Errenteriarrak bi Euskadi Sari eskuratu zituen iaz Rodriguezek. Mikelazulora joko dute ondoren, eta bertan eskulangintza azoka omenduko dute, eta Erdiko kalea zeharkatuta Luis Mari Etxebeste taldekidea omenduko dute Xiberon, 19:35ean. Donostia Sagardotegia, Maite taberna eta azkenik udaletxeko arkupeak. Azken horretan Gatzedi Txiki omenduko dute.
Aurtengo, Ereintzako txistulariekin eta Doike taldeko soinujoleekin batera, zuzendari lanetan Xabier Vesga arituko da. Koplari gisa, berriz, Amaia Agirre bertsolaria.
Aurtengo berariazko bertsoak Sabin Irastortzak, Julian Albisturrek eta Mikel Ugaldek prestatu dituzte.
