Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kale Nagusiko oroitarri misteriotsua

Lezoko Kale Nagusian hil zuten Juanes de Salaberria; hala dio Urbietaenea etxean dagoen oroitarriak. Gertaera hori oinarri hartuta, ipuina idatzi du Mikel Susperregi lezoarrak. Lander Zurutuzak ilustratu du.

Susperregi eta Zurutuza oroitarriaren ondoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2019/02/01

Lezoko Kale Nagusian Juan de Salaberria hil dute. 1648ko abuztuaren 16a da. Gertakari horretatik abiatuta ipuina idatzi du Mikel Susperregi lezoarrak, Lander Zurutuzak, Andreone Lezoko Udal Liburutegiko liburuzain eta ikerlariak ilustratu duena. Benetakoa izan zen hilketa, eta horren erakusle da Kale Nagusiko Urbietaenea etxean dagoen oroitarria. 300 urte geroago, oraindik orain irakur daiteke Salaberriaren omenez idatzitakoa, eta hala izan zela ziurtatu ahal izan du Susperregik, Juanes de Salaberriaren heriotza agiria existitzen delako Donostiako elizbarrutiko agiritegian, Lezoko hildakoen liburuen artean: «Testamenturik ez zuela egin dio, ez zuelako denborarik izan». Horiek datu errealak, hilketa bat, izen-abizenak, data bat, eta leku zehatza. Hortik abiatuta misterio kutsua duen trama iluna eraiki du Susperregik: «Datu horiek kenduta, fikzioa da guztia. Ipuina da, eta bertan gorrotoa, maitasuna, eta misterioa nahastu ditut».

Gazteen interesa piztu
Juanes de Salaberria nor izan zen ez daki idazleak, «dakidan bakarra hil zutela da. Zerbaitegatik hil zuten, eta sinesgarria izan daitekeen istorioa eraiki dut horren inguruan». Garaiko gizartea oso «kazikea» zela dio Susperregik, «jauntxoen arteko borrokak ugariak ziren». 1648an hasi du ipuina lezoarrak, baina 1986. urtera egin du jauzi, «garai hartan Lezoko aisialdia kudeatzen zuen taldean ari ziren gazte batzuk oroitarria deskubritu, eta interesa piztu zien. Eta noski, hasi ziren ikertzen zer arraio gertatu zen Juanes de Salaberriarekin, nor zen, nork hil zuen».

Ipuina ez da berria, Daniel Irazubi lehiaketa irabazi zuen hura idatzita Susperregik duela urte batzuk, «beste ipuin batzuekin batera argitaratu zuten, baina galduta gelditu zen». Berreskuratu nahi izan du orain, ilustratuta erakargarriagoa egiteko: «Gaur egun gazteek ezer gutxi dakite Lezoren gainean, eta horien interesa piztea izan dut helburu, besteak beste».

Ilustrazioak egin ditu Zurutuzak, berak asmatutakoak horiek ere, Salaberriaren irudirik ez dagoelako. Prozesua nahikoa naturala izan dela dio, ez dela zaila izan, «neurri batean garai hartako gizartea nolakoa zen irudikatu dut, eta uste dut ez zela pentsatzen dugun bezain itxia. Garai hartan oso gizarte irekia zen Lezokoa, itsasoari begira bizi zen, Errenteria, Donostia edota Zumaia bezala. Garai hartan gerran zegoen inguru guztia Frantziarekin. Sortzen diren liskarrek zer ikusia dute gizartearen pobretzearekin, gerra giroarekin».

Lezoko euskalkiari keinu
Ipuinaren bidez Lezok historian bere lekua izan duela aldarrikatu nahi dutela dio Susperregik, «Lezo mapatik kanpo izan da beti. Lezo erreibindikatu nahi dugu. Erdi txantxetan diogu, baina pentsa Toti Martinez de Lezeak edukiko balu oroitarri hau…». Hizkuntzari ere egin dio keinu Susperregik, eta galtzear den Lezoko euskara txertatu du ipuineko elkarrizketetan: «Guk aiton-amonengandik jaso dugu, baina gaur egungo gazteek euskara entzuten badute ere meritua da. Desagertzear den belaunaldi bat da euskalkiaren jabe, eta hori ere aldarrikatu nahi dugu, Lezoko euskara». Joxe Luix Agirretxek gainbegiratu du hizkuntza.
Garai bateko Lezoko pertsonaiak berreskuratzea da beste helburua, eta bide horretan hurrengo ipuinaren protagonista zein izango den ere erabaki du: «Lezoko emakume ekintzaile bat izango da». Zehaztasun gehiagorik ez du eman.

Bihar aurkeztuko dute Susperregik eta Zurutuzak Juanes de Salaberriaren hilketa, Kultur Aretoan, 11:00etan. 1.000 ale atera dituzte eta horietatik 400 Lezo Institutura bideratu dituzte, eta beste hainbeste Pasaia-Lezo Lizeora, «DBHko ikasleek landuko dute eta dinamizazio saioak egingo ditut haiekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.