Pasaia bidaia agentzian topaleku
120 bidaia agentzia elkartuko dira Juanba Berasategi aretoan
Badia eta inguruak ezagutzeko baliatuko dute aukera bidaia agentzietako ordezkeriek Formakuntza saio batera datoz, eta bide batez, ingurua ezagutuko dute gerora promozionatzeko. Oiartzungo DitGestion enpresak antolatu du topaketa. 850 bidaia agentziek osatzen dute DitGestion taldea, eta talde erreferentea da estatuan.
Gaur iristen dira bidaia agentzien ordezkariak, eta Oiartzungo Tolare jatetxean afalduko dute. Formazio saioa, berriz, bihar dute, goizean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaia bilduko diren bidaia agentzien ordezkariei turismo diputatu Maite Cruzadok egingo die harrera. Topaketaren antolaketan San Sebastian Region eta Oarsoaldeako Turismo Departamentuak modu aktiboan kolaboratu dute.
Antolatzailek jakinarazi dutenez, agentzietako ordezkariek bidaien kontratu konbinatuen legedia berria izango dute hizpide Donibanen, Europatik lege berria datorrelako, eta aldaketa horrek eragin handia izango duelako bidaia agentzietan lan egiteko moduan.
Arratsaldea, berriz, Oarsoaldea eta Donostialdea ezagutzeko baliatuko dute. Bertako produktuak dastatu eta Iparragirre sagardotegian bazkalduko dute, Sagardoa Route-en eskutik, sagardoaren produkzioaren eta historiaren berri jasoz.
