Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsiodunek mobilizazio urtea izango dute aurtengoa ere

Orain arteko protesten emaitza urria izan dela diote, baina lortu dutela pentsiodunen mugimenduaren eskakizunak alderdi politiko eta instituzioen agendetan sartzea.

Duintasunak ehunka erretiratu bildu ditu gaur ere manifestaziora.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/01

Mobilizazio urtea, kaleak hartu eta pentsio duinak aldarrikatzekoa izango dute aurtengoa ere jubilatu eta pentsiodunek. Hala esan du Duintasunak. Orain arteko protesten emaitza urria izan dela diote, baina lortu dutela pentsiodunen mugimenduaren eskakizunak alderdi politiko eta instituzioen agendetan sartzea. Ez dirudi gutxiesteko moduko lorpena. Ez da gainera, bakarra izan: 2018an pentsio guztiak 1.7 igotzea lortu dute; 1.6, 2019an. Gutxieneko pentsioen kasuan, berriz, %3ko igoera izango dute bi urte horietan. Alargunen kasuan, soldata arautzailearen kalkulua %56koa izatera pasa da 2018an eta %60ra igoko da aurten (igoera horrek zituen baldintzengatik alargunen %16ari baino ez badio eragin ere, gehienak emakumeak). Iraunkortasun faktorea 2023ra arte atzeratzea ere lortu da.

Astelehenean (hilak 4) berriz ere irtengo dira kalera hamarnaka eta hamarnaka lagun pentsio duinak, eta horrenbestez bizitza duina exijitzera. Pentsio sistema publikoaren alde egingo dute eta %0,25eko igoeraren kontra. Izan ere aipatu lorpenak Duintasunaren aldarrikapen eta oinarrizko eskakizunetatik oso urruti daudela esan du elkarteak: “KPIaren araberako  pentsioen igoera bermatzea, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, iraunkortasun faktorea bertan behera uztea eta 2011 eta 2013 urtean egin ziren lan eta pentsioen erreformetan onartu zituzten murrizketa guztiak bertan behera uztea eskatzen dugu. Ezin dugu ahaztu pentsio sistema publikoa indartzea eta bermatzea eskatzen dugula, eta horien pribatizazioaren kontra gaudela”.

Horrek guztiak kalera ateratzera derrigortzen diela gaineratu du, “kalera ateratzen jarraitu behar dugu; garrantzi bizikoa izango da gure aldarrikapenek kaleak hartzea datozen hilabete hauetan, udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europakoak izango dira, eta alderdi guztiak saiatuko dira behintzat gure eskaeren kontra ez azaltzen”.

Herriko kale, plaza, udaletxe eta beste erakundeen aurrean protesta egiten jarraituko dutela diote datozen hilabeteetan ere, eta zehazki mobilizazio bateratua egingo dutela Hego Euskal Herrian ere jakinarazi dute maiatzean: “Mobilizazio horretan parte hartzera deitu nahi ditugu beste eragileei, ez direlako soilik gaurko pentsio publiko eta duinak jokoan daudenak, etorkizunekoak ere jokoan daude”.

Martxoaren 8aren harira mugimendu feministak deitutako mobilizazioak babestu ditu, bestalde, Duintasunak.

Astelehenean 11:00etan bilduko dira Herriko plazan eta bertan elkarretaratzea eginda manifestazioa egingo dute herriko kaleetan barrena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.