'Proposamenak ehuntzen' erakusketa zabalduko dute bihar
Habian! hazitegiko hiru sortzailek jantziaren Zentroarekin elkarlanean antolatu dute erakusketa.
Proposamenak ehuntzen erakusketa zabalduko dute bihar. Inma Gomez kapelagilea, Saioa Matxain diseinatzailea eta Idoia Lizeaga bitxigile garaikidea Habian! hazitegiko hiru sortzaileek Jantziaren Zentroarekin elkarlanean antolatu dute Proposamenak ehuntzen erakusketa. Bihar zabalduko ditu ateak Jantziaren Zentroaren beheko solairuan. Lizeagak (Astigarraga 1970) Itsasharriak eta Ama izeneko bildumen piezak jarriko ditu ikusgai. Ehunekin egindako bitxiak dira eta horrekin batera, material naturalekin ehundutako formatu handiko apaingarriak sortu ditu propio erakusketarako.
Matxainek (Errenteria, 1989) Sai-Suo markaren moda diseinatzaileak Nishi bildumaren hainbat pieza erakutsiko ditu, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako orientalismoan inspiratuta.
Inma Gmezek azkenik ( Granada, 1972) Matxainen bildumako loreak, osagarriak eta hiru dimentsioetan brodatutako konposizioak erakutsiko ditu. Kapelagile lanean egindako hainbat pieza ere ikus daitezke Kapitain Etxean.
Hiru artisauek Habian! hazitegian egiten dute lan, Torrekua eraikinean udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak 2016an artisau eta sormen lanbideak sustatzeko abiatu zuten proiektuaren barruan. Hiru urteko epea du bakoitzak Torrekuan bere proiektua garatu eta lantzeko.
Bihar zabaldu eta martxoaren 31 arte ikus daiteke erakusketa doan, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandetan 12:00etatik 14:00etara.
