Agustina Otaola pilotalekura itzuliko da Pilota Eskola
Hezetasunak arazoak sortu zituen pilotalekuan, eta horiek konpontzeko lanean aritu dira orain arte. Lanak amaituta, hilaren 11n hasiko dira Pilota Eskolakoak entrenatzen bertan.
Hilaren 11n hasiko da Pilota Eskola. Argazkia: EPLE Lanak amaituta Pilota Eskolak lanari ekingo dio Agustina Otaola pilotalekuan. Hezetasunak arazoak sortu zituen pilotalekuan, eta horiek konpontzeko lanean aritu dira orain arte. Lanak amaituta, hilaren 11n hasiko dira Pilota Eskolakoak entrenatzen bertan.
Benjaminek astearte eta ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak 17:00etatik 18:00etara; lehenengo urteko kimuek, ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; bigarren urteko kimuak, astelehenetan 18:00etatik 19:00etara; eta Kimu Mailako guztiek batera, asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.
Parte hartu nahi dutenek ez dutela aurretik izena eman beharrik zehaztu dute arduradunek; kirol arroparekin joan beharko dute dagokien eguna eta orduan Agustina Otaola pilotalekura, eta orduan beteko dute fitxa. Izena ematea, doakoa da. Telefono zenbaki bat ere eman dute Pilota Eskolako arduradunek zalantzak argitzeko: 680 71 94 22.
