Hainbat mantenu lan egingo ditu udalak aste honetan
Beraun, Fanderia, Sorgintxulo kalea eta Kaputxinogainan egingo ditu mantenu lanak udalak.
Gaurtik hasita, hainbat mantenu lan egingo ditu udalak datozen egunetan. Gaur bertan, Beraungo Frontoiaren aurrealdean erortzeko arriskuan dagoen zuhaitza kendu dute. Bihar hasiko dira, bestalde, Fanderiako 1 eta 7. atarien artean hodi biltzailearen garbiketa egingo dute. Lanak egiteko ezin. du ibilgailurik egon eremu horretan, eta hori dela eta, gaurtik balizatuta dago. Lan bera egingo dute Sorgintxulo 5 gunean, eta eremu hori ere balizatu egin dute autorik ezin duelako egon lanak egiteko.
Azkenik, Kaputxinogainako 11, 12 eta 13an saneamendu eta konponketa lanak egingo dituzte bidegorrian. Lanak datorren astelehenean (hilak 11) hasiko dituzte, eta gutxienez bi aste iraungo dute. Gune horretan ere ezingo du ibilgailurik egon.
