Zaintzarako sei kamera jarriko ditu udalak
Bihar hasiko dira lanak, eta neurri horrekin, indarrean dauden planei segida emango diela zehaztu du Iztieta, Erdialdea eta Gabierrotako zainketa elektronikoarekin.
Sei kamera jarriko ditu udalak kalean. Zaintzarako sei kaleko kamera jarriko ditu udalak herriko hiru gunetan. Bihar hasiko dira lanak, eta neurri horrekin, indarrean dauden planei segida emango diela zehaztu du Iztieta, Erdialdea eta Gabierrotako zainketa elektronikoarekin. Zehazki sei kamera horietatik hiru Juan Olazabal kale inguruan jarriko dituzte, bi Nafarroa etorbidearen Diputazio plazaren inguruan, eta azkena, Gabierrotan. Muntaketa lanek egun bat edo bi iraungo dute, eta tresneria erabilgarri egongo da lanak bukatu bezain pronto. 47.932 euroko inbertsioa egin du udalak.
Bideokamera horiek indarrean dagoen bideo zaintza legea betetzen dute udalak zehaztu duenez: “Besteak beste beharrezkoak diren protokoloak beteko dira grabatutako materialekin eta legeak ezarritako moduan seinalizatuko dira”. Kamerak jartzea z dela neurri isolatua nabarmendu du, bestalde, udalak, “Udaltzaingoak bere jarduera berritzeko aurrera daraman planaren parte a sei kamara berri hauek muntatzea; eta duela urte batzuk kamera bidez hainbat gune publiko zaintzeko iniziatibari segida emango dio”.
Segurtasunaren inguruko azterketak, polizia ereduaren eguneratzea, beste poliziekin sinatutako hitzarmenak, edo igogailu publikoetan zein beste tokietan instalaturiko zaintza dispositiboekin bat egiten duela neurriak gaineratu du.
