Baratze parkeko bioingeniaritza lanak, eguraldi eskasagatik atzerapenez
Bioingeniaritza lanen helburua da Baratze Parkeko erreka metodo naturalen bitartez egonkortu eta bideratzea. Hurrengo astean berrekingo diete lanei.
Azken egunetan egin duen euriaren eraginez, atzerapena jasaten ari dira Baratze Parkeko errekan egiten ari diren bioingeniaritza lanak. Hurrengo asterako eguraldi hobea dago iragarrita, beraz, Lezoko Udalak jakinarazi duenez, orduan ekingo diete lanei berriz ere, asteartean zehazki.
Lanak aurreratuta daude. Errekaren ertz bateko lanak bukatzear dira, eta bestean zubia jartzeko behar den egitura egitea da asmoa, lanak ia bukatutzat emateko: zubia faltako litzateke soilik. Hori jarrita, ingurua berreskuratzeari ekingo diote, makinen jardunagatik kalteak izan dituelako.
Lanen gaineko xehetasunak izateko sartu beheko estekan: