Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJ: "Oposizio eraikitzailearen alde egin dugu"

Agintaldiaren balantzea egin du gaur Errenteriako EAJk. Garbiñe Oiarbide zinegotzia egun, eta Elixabete Murua Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakariak lau urte hauetan beren alderdiak egindako lanaren balorazioa egin dute.

EAJko Oiarbide eta Elixabete Murua gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/08

Agintaldiaren balantzea egin du gaur Errenteriako EAJk. Garbiñe Oiarbide zinegotzia egun, eta Elixabete Murua Errenteriako EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakariak lau urte hauetan beren alderdiak egindako lanaren balorazioa egin dute. Ideia nagusi bat nabarmendu dute biek, oposiziotik modu eraikitzailean aritu dela EAJ, “bi aukera genituen udalbatzaren osaera ikusita, kritika hutsean gelditzea, edo herriaren alde lan egiteko borondatez proposamen eraikitzaileak egite”. Bigarrenaren alde egin zutela eta erabaki egokia izan den zalantzarik ez dutela esan du Oiarbidek, “eta ardura berarekin lan egiten jarraitzeko prest gaude”.

Lau urte hauetan zehar proposamen ugari egin dituztela zehaztu du Oiarbidek, “tasetan, hondakinen inguruan, aurrekontuetan… gehienak ez ditu gobernu taldeak kontuan hartu, baina EAJk egin beharreko lana bete izanaren lasaitasunarekin bukatuko du agintaldia. Aurrekontuei emendakin ugari aurkeztu dizkiegu, zahartze aktiboaren inguruan,  gazteentzako alokairurako diru laguntzak, Iztietako autobus geltokia handitzeko proiektua, merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko neurriak edota enplegua sustatzeko neurriak”. Proposatutako guztien artetik bi soilik onartu dizkiola gobernu taldeak nabarmendu du jeltzaleak: “Trafikoa eta aparkalekuaren inguruko azterketa eta Bizigune programan sartu ahal izateko etxe hutsetan egokitzapenak egiteko diru laguntzak”.

Bi gai horiek ez dira nolanahikoak beren hitzetan, “trafikoa eta aparkalekua gure herrian arazo bat baitira, eta etxebizitzarako sarbidea oso konplexua da errenteriar askorentzat”. Oraindik orain ez dira martxan, baina bi arazo horiei irtenbidea ematen hasteko baliogarri izango direla sinistuta daude.

Segurtasunaren gaiari erreferentzia egin diote. Horren harira, duela bi egun bozeramaileen batzordea osatzen duten lau alderdiek lortutako akordioa aipatu dute eta EAJk egindako ekarpenari esker lortutako adostasuna izan dela esan du Oiarbidek: “EAJk proposatuta sortuko da segurtasunaren mahaia. Indarrak batzeko garaia da, gure herriak eta gure herritarrek lasaitasunean bizitzeko eskubidea dute eta gure ardura da guztion artean hori lortzea. Herritarrek eskatu digute arazo honi konponbidea bilatzeko, eta ez dugu inongo momentuan gaia kanpaina suntsitzaile bat egiteko erabiltzeko tentaziorik izan, arduragabea izango litzatekeelako”.

Talde guztien ardura dela orain egoerari irtenbidea bilatzea erantsi dute, baita herritarren segurtasuna eta segurtasun pertzepzioa bermatzea ere.

Ez da ohiko batzordeetatik kanpo elkarlanerako sortutako foro bakarra segurtasunarena. Hondakinen jarraipen batzordea ere martxan dela eta EAJk parte hartzen duela bertan nabarmendu du Muruak, “foro horretan arazoak jarri ditugu mahai gainean, baita sistema hobetzeko proposamenak ere: birziklapen gida eguneratu baten beharra, edo txipdun edukiontziei pedala jartzeko proposamena”.

Agintaldi guztian “diskrezioz” baina “etengabe” landu den bizikidetzaren gaia jarri du mahai gainean Oiarbidek: “Harro gaude agintaldi honetan guzion artean egin dugun lanarekin. Gutxitan egiten da publiko baina atzean lan isil bezain luzea dago. Ordu asko eman ditugu bilduta, konfiantza eremu bat landu dugu, eztabaidak izan ditugu eta adostasunetara heldu gara. Gaia lehia politikotik aldentzea lortu dugula uste dugu, eta hala behar duela pentsatzen dugu”. Amaitu gabeko lana dela esan du,  datorren agintaldian bide beretik jarraituko duen esperantza dutela, “gu horretarako prest egongo gara, behintzat”.

Agintaldia bukatu aurretik premiazkoena segurtasunaren gaia dela esan dute, azkenik, “badugu zer egina, eta errenteriarrentzat lnean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.