Korrika batzordeak elkartuko dira Trintxerpen eta Antxon
Trintxerpen lehen aldiz bilduko dira astelehenean, eta Antxon, asteartean, bigarrenez.
20. Korrika Trintxerpen. Argazia: Itsaso Larretxea. Trintxerpeko eta Antxoko korrika batzordeek datorren asterako luzatu dituzte deialdiak.
Trintxerpeko Korrika Batzordea lehen aldiz elkartuko da, astelehenean (hilak 11), 19:00etan, Alkateordetzako areto nagusian; Antxoko, berriz, hurrengo egunean, astelehenean (hilak 12), 17:45etik aurrera.
Bi kasutan 21. Korrikari ahalik eta harrera onena prestatzeko bilerak izango dira, eta bietara herritar guztiak daude deituta.
