Lezon Ondo Ai Ginen taldeak bukatutzat eman du bere bidea
Lezon Ondo Ai Ginen taldeko kideek jarduera etetearen gaineko arrazoiak bihar emango dituzten, eguerdian plazan egitekoa duten agerraldian.
Hainbat urtez hondakinen kudeaketa egokiaren eta errauste plantaren kontrako borrokan ibili ondoren, Lezon Ondo Ai Ginen —Lezon Ondo Ai Gea bere sorreran— taldeak erabaki du bere jarduera etetea, “gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertu ondoren, taldea itzaltzea erabaki dugu”.
Erabakiaren gaineko azalpenak emateko bihar (otsailak 9, larunbata) agerraldia egingo du taldeak, 12:00etan, Gurutze Santuaren plazan. Herritarrak agerraldi horretan egon daitezen animatu dituzte.
Prentsaurrekoaren ondoren, luntxa izango da Aizpea tabernan.