Demokrazia aldarri
Igandean manifestaziora deitu dute, "kaleak horiz janztera" Donostian. Katalunia plazatik abiatuko da 12:00etan.
Demokrazia hitza hizki handiz osatu eta horren atzean Kataluniako buruzagi independentistei babesa erakutsi zieten atzo Gure Esku Dago dinamikak deituta Zumardira bildu ziren hamarnaka lagunek. Demokrazia eskatu dute bildutakoek. Espainiako Estatuko Auzitegi Gorenean atzo hasi zuten epaiketa 24 lagunen aurka, 2017ko urriaren 1eko galdeketaren harira. Epaiketa hori salatu eta babesa erakutsi zieten auzipetuei, eta epaiketa ez dela soilik Kataluniaren kontra nabarmendu zuen Gure Esku Dago dinamikak, “denon eskubideak epaitzen ari dira”.
Epaiketak hiru hilabete iraungo duela aurreikusi dute eta saioak astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan egingo dituzte, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara. BERRIA-ko Igor Susaeta kazetaria zuzeneko kontaketa egiten ari da eta epaiketan izango diren guztien gaineko informazioa bildu du.
Igandean manifestaziora deitu dute, “kaleak horiz janztera” Donostian. Katalunia plazatik abiatuko da 12:00etan.