Lezoko sasoiko seigarren kantu jira, larunbatean
Kantu jira Aiton Bordatik abiatuko da 12:30ean. Kaialden eta Kale Nagusian geldiadiak egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko du bidea.
Sasoi honetan seigarrenez, Lezoko kantu jirak irteera egingo du larunbatean. Ohi bezala, Aitorn Bordatik aterako dira herria euskal kantuz girotzera, 12:30ean. Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea abeslariek.
Larunbatean abestuko diren kantak, ondorengoak: Marinelaren bakardadea, Non geratzen den denbora, Xur-xuri, Txoria txori, Euskararen txantxangorriaren kanta, Aldapan gora, Itsasoa gara, Xalbadorren heriotzean, Arratsalde honetan eta Lau teilatu.
Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpea ostatuan eta Musika Eskolan lor daitezke.