San Pedron kaldereroetarako entseguak antolatu dituzte
Datozen bi ostiraletan entseatuko dute, 18:00etan, udal aretoan
Hilaren 23an irtengo da San Pedron kalderereon konpartsa, eta aurretik bi entsegu antolatu dituzte, zartagin eta mailuari behar bezala noiz eta nola astindu ikasi, eta inauterien etorrera ganoraz iragartzeko. Datozen bi ostiraletan izango dira entseguak, hilaren 15ean eta hilaren 22an, bi kasuetan, 18:00etatik aurrera udal aretoan.
Konpartsa, esan bezala, hilaren 23an irtengo da, 18:00etan, frontoitik. Konpartsa irten haurretik txokolate beroa eta salda banatuko dituzte.