Torturaren Aurkako Egunaren harira, elkarretaratzea
Elkarretaratzera deitu du Oreretako Ezker Abertzaleak gaurko 19:30ean, Herriko Plazan.
Torturaren Aurkako Eguna da gaur. 38 bete dira Joxe Arregi hil zela Carabancheleko (Madril, Espainia) espetxean atxiloaldian Espainiako Poliziak eragindako torturen ondorioz. Ordutik, otsailaren 13ak erreferentzialtasun berezia hartu du Euskal Herrian torturaren aurkako mugarri gisa.
38 urte geroago Arregi gogoan izango dute gaur. Baita tortura jasan duten beste guztiak ere, eta aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatuko dituzte. Oreretako Ezker Abertzaleak elkarretaratzera deitu du gaur. 19:30ean izango da Herriko Plazan.