Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermea

Aurrera urratsak egin badira ere, ez dagoela gaur egun torturaren onarpena, erreparazioa eta berriz ere ez gertatzeko bermerik nabarmendu du ezker abertzaleak.

Ezker abertzaleak Torturaren Aurkako Egunean egindako elkarretaratzea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/14

Torturaren Aurkako Egunaren harira elkarretaratzera deitu zuen atzo Oreretako Ezker Abertzaleak Herriko Plazan. Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea, horiek Tortura atzekoz aurrera idatzia zuen pankartaren atzean bildu zirenen eskaerak. Torturaren aitortzan, pausu garrantzitsuak eman zirela iaz aitortu zuen ezker abertzaleak elkarretaratze ondorengo irakurketan, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateari enkargatutako txostenaren aurkezpenari esker, “torturaren erabilpena sistematikoa izan dela ondorioztatzeko baliagarria izan da”. Hala ere, ez dagoela gaur egun onarpena, erreparazioa eta berriz ere ez gertatzeko bermerik nabarmendu zuen.

Horren adibide da ezker abertzalearentzat Nafarroako Auzitegi Gorenak pasa den urtarrilaren 3an torturaren erabilpena ikertzeko Nafarroako Gobernuak emandako diru laguntza baliogabetu izana. Torturaren existentziak eta erabilpen sistematikoak, gatazkaren existentzia eta aktore ezberdinen inplikazioa erakusten duela jarri zuten agerian atzoko elkarretaratzean bildutakoek, “gatazkan alde guztiek parte hartu dutela irudikatuz eta gure posizio politikoa indartuz”.

Eragile politiko askoren lehentasuna iraganeko logikan jarraitzea dela salatu zuen, bestalde, ezker abertzaleak. Horiei guztiei leporatu die ezker abertzaleari etengabe eskatzea bere iraganari uko egin eta urrats gehiago egin ditzala, “garaile eta garaituen eskema elikatzen duten bitartean, eta gatazkaren ondorioen inguruko erabaki oro blokeatzeko saiakerak justifikatzen dituzte”.

Gatazka politikoaren biktima guztien aitortza integrala jasoko duen errelatoa indartu beharra nabarmendu dute, “torturaren errealitatea aitortu behar dela aldarrikatu behar da, irtenbideak bilatu eta justizia trantsizionalerantz pausoak emateko. Torturapean egindako deklarazioen ondorioz kide ugarik urte luzeak bete dituzte espetxean edo espetxeratuak jarraitzen dute. Torturaren aitortzak, eztabaida hori zabaltzea ekarri behar du”.

Lau milatik gora ebidentzia txostenean
Paco Etxebarria auzitegiko medikuak eta haren lantaldeak egin zuten torturaren gaineko ikerketa.  Euskal Herriko 3.400 pertsonek jasandako lau milatik gora ebidentzia jarri ditu mahai gainean, Tortura: 1960-2014 ikerketaren txostenean Etxeberriak eta bere lantaldeak. Dokumentuan jasotako datuen arabera, Guardia Zibila eta Espainiako Poliziari egotzi zaizkie tortura gehien, 1.792 lehenari eta 1.785 bigarrenari. Ertzaintzaren aurkako 336 salaketa jaso dituzte dokumentuan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.