Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Karlistaldira itzulera

Jose Antonio Recondo Bravo idazleak bere azken liburu aurkeztu eta Errenteria gerran eta gerra aurrean (1868-1876) hitzaldia emango du astelehenean.

Recondo liburua eskutan eta Etxeberriarekin. Argazkia: Medikuen ahotsa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/14

La guerra carlista en Gipuzkoa. Tolosa y San Sebastian: dos modelos contrapuestos 1872-1876 liburua aurkeztuko du  Antonio Recondo Bravo sendagile eta idazle tolosarrak astelehenean Niessen Kulturgunean. Besteak beste, Tolosako Andia elkarteko lehen presidentea da, baita Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia saileko kidea,  eta gai historikoez mintzo diren bost libururen egilea.

Azken liburua aurkeztuko du eta horrekin batera hitzaldia emango du astelehenean: Errenteria gerra eta gerra aurreko garaian(1868-1876). Paco Etxeberria forentseak aurkeztuko du hitzaldia, eta Errenteriako La Ilusion elkarteak ere hartuko du parte. 1873ko abuztura atzera egingo du Recondok hitzaldian, guda hasi eta zortzi hilabetera, eraso egin eta Euskal Herriaren jabe egin zirela karlistak kontatuko du. Gipuzkoa mendebaldeko herri guztiak menpe hartzen joan ziren, Eibar, Arrasate, Bergara eta Azpeitia bezalako herri garrantzitsuak barne. 1874ko otsaila amaieran amaitu zuten erasoa, Tolosa ere hartuta. Azken hori, biztanle gehien zituen Gipuzkoako bigarren herria zen, foru aldundia bertan zen. Oria bailara, eta Oiartzun ere menpe hartu zituzten karlistek.

Gainontzeko herri liberalen gisa, mehatxu karlista sufritu zuela Errenteriak dio tolosarak. “1870. urtean 3.200 biztanle zituen Errenteriak. Armada ezarri zuten bertan, eta horrek arazoak eragin zituen herritarrekin. Errenteria base logistikoa zuten eta Oiartzungo zein Bidasoako bailaratan jarduten zuen armadarentzat kuartela zen. Udalak gastu handiei eginbehar izan zien aurre tropa hornitzeko; etxe batzuk soldaduak hartzeko erabili zituzten jabeak kanporatuta; etxebizitza batzuk suntsitu zituzten materialak gotorlekuak eraikitzeko erabiltzeko; Zumardian eta Galtzarabordan ziren zuhaitzak moztu zituzten egurra kuarteletan erregai gisa erabiltzeko…”

1874ko azaroaren 10 eta 11n armadak egindako operazioetan, armadaren zutabeen abangoardia osatzen zuten mikeleteek Oiartzun eta Bidasoa eskualdeetako 300 baserriri su eman zietela dio Recondok, horietatik 33 Errenteriakoak omen ziren.

Horretaz guztiaz mintzatuko da tolosarra astelehenean emango duen hitzaldian. Niessen Kulturgunean izango da 19:00etan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.