Asteklimaren barruan doako itsasora irteerak 'Mater' itsasontzian
Itsasontzi museoan askotariko jarduerak programatu dituzte datozen bi hilabeteetarako
Mantentze lanean aritu dira Mater itsasontzian urtea haziz geroztik, eta beharrezko guztiak txukun jarrita, berrindartuta dator itsas museoko lantaldea. Iragarri dutenez, jardueraz beteta heldu dira martxoa eta apirila.
Astekliman parte hartuko dute, martxoko lehen bi asteburuetan itsasora doako irteerak eskainiz. Aldaketa klimatikoaren gainean martxoaren 1etik 10era Donostiako Miramar Jauregian egingo de nazioarteko konferentzia da Asteklima.
Horiez gain, antxoa kontserba eta itsas hondakinen tailerrak, ibilbide gidatuak eta itsas ingurunea ezagutuz eta zainduz disfrutatzeko ekoaktibitateak programatu dituzte. Horien guztien berri, egitarauan.
Interesdunek aurrez erreserbak egin behar dituzte posta elektronikoz edota 619814225 telefono zenbakira deituta.