Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin] Haizea alde izan dute zerbait jokoan dutenek

Allerruren eta Munttarperen gizonen taldeek balio handiko garaipenak lortu dituzte asteburuan. Jaixkik ere urrezko hiru puntu eskuratu ditu.

jaixjiaft Jaixkik erraz irabazi zuen etxean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/02/18

Sailkapen nagusietan puntu premia handiena zuten Lezoko kirol taldeek asteburu ona izan dute. Haizea alde. Allerruren gizonen talde nagusiak, Munttarperenak eta Jaixki AFTk asteburuko partidak irabazi egin dituzte, gozo-gozo jaso dituzten puntuak eskuratuz. Munttarpeko neskek, Gaintxu AFTk eta Kurkubik galdu egin dute, baina haien puntu premia ez da hainbestekoa.

Allerruk otsaileko partida guztiak irabazi ditu. Hirugarrena jarraian larunbatean irabazi zuen 0-1 Elgoibarren zelaian. Aurretik, hil honetan Añorgaren zelaian eta etxean Beti Gazteren kontra batu zituen puntuan hirunaka. Bederatzi puntu jarraian lortzearen ondorioak, asko eta onak: batetik, Erregional Ohorezko Mailako sailkapen nagusiko zonalde epelera hurbiltzen hasi dira lezoarrak, 12. jarriz 27 punturekin, jaitsierako postuak nahikoa urrun uzten hasiz; bestetik, sasoi bukaerari (12 partida falta dira) lasaiago aurre egiteko aukera izango du talde zuri-berdeak, hori bai, lokartu gabe. Hurrengo jardunaldian ia deus ere jokoan ez duen Mondragon (bederetzigarren dira, 33 punturekin) jasoko dute Plazetan: laugarren partida irabazteko, eta salbazioa eskura izateko hiru puntu oso baliotsu izan daitezke.

Munttarperen gizonek, estu, baina 26-25 irabazi zioten Elgoibarri larunbat arratsaldean. Azken boladan kosta egiten ari zaio Lezoko taldeari partidak aurrera ateratzea, eta horren erakusle larunbatekoa: azkena eta ia maila galtzear den Elgoibarrek estu hartu zuen Lezoko taldea. Baina oso baikor baloratu beharreko garaipena izan da. Izan ere, bigarren den Eibarrek galdu egin zuen asteburuan, beraz, are liderrago da Munttarpe bigarren den Eibar hiru puntuz atzean utzi duelako. Liga bukatzeko zazpi norgehiagoka falta dira. Igoeraren aukera eskura du Lezoko taldeak.

Areto futbolean, Jaixkiren garaipen erraza, 11-3, Legorretaren kontra. Hala, Gipuzkoako Lehen Mailako hirugarren dira lezoarrak, liderretik eta bigarren postuan dagoenetik (Euskalduna eta Orixe Tolosaldea hurrenez hurren) puntu bakarrera. Zortzi partida falta dira liga bukatzeko, eta oraindik goi-goian daude Jaixkikoak. Zergatik ez pentsatu igoeran?

Jarraian, talde nagusi guztien asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Elgoibar-Allerru 0-1

Emakumeen Gorengo Maila

  • Atseden zuen Allerruk

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Allerru-Ekintza 1-2

Gazteen Gizonen Lehen Maila

  • Allerru-Amara Berri 3-1

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Munttarpe-Elgoibar 26-25

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Munttarpe-Leizaran 19-21

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Jaixki AFT-Legorreta 11-3
  • Oiartzun-Gaintxu AFT 11-2

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Getariako Keta-Kurkubi SBK 65-33
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.