Idoia Beratarbideren ilustrazioek jantziko dute Xenpelar Etxea
Artista eta ilustratzaile oiartzuarrak Errenteriako emakumeen aztarnak libururako sortu dituen ilustrazioekin jantziko du erakusketa aretoa hilaren 25etik martxoaren 10era bitartean.
Idoia Beratarbide Arrietak erakusketa egingo du Xenpelar Etxean. Artista eta ilustratzaile oiartzuarrak Errenteriako emakumeen aztarnak libururako sortu dituen ilustrazioekin jantziko du erakusketa aretoa hilaren 25etik martxoaren 10era bitartean, 17:00etatik 20:00etara. Beratarbidek OARSOALDEKO HITZA-ren 15. urteurrenerako ilustrazio lamina sortu zuen.
Ilustratzaile izateaz gain, Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu. 2013an 100tze espazioa zabaldu zuen Oiartzunen haurren sormena garatzeko helburuarekin. Euskal Haur Literaturako hamar liburutik gora ilustratuak ditu. Helduentzako literatur lanak ere ilustratu ditu, baita azalak eta kartelak egin ere liburu, egunkari eta talde ezberdinentzako.