Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Legorburu, maitasunean ere maisu

Bergara eta Barakaldoko sariketak irabazi berri ditu Iñigo Legorburu errenteriarrak.

Beste bi sari irabazi ditu Legorburuk.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/18

Non aurkeztu, han saria. Iñigo Legorburu errenteriarra sariketaz sariketa dabil, eta guztietan ez bada ia guztietan saria eskuratzen du, gainera. Laburrean ibiltzen da gustura HITZA-k egindako elkarrizketan aipatu zuen moduan, eta maitasun kontuetan ere, idatzizkoetan bederen, maisu dela erakutsi berri du. Izan ere, Bergara eta Barakaldoko Mitasun Gutunen lehiaketetan gailendu da. Pasa den ostegunean Bergarako Irizar jauregian ezagutarazi zituzten lehiaketaren irabazleak, eta Legorbururen Ameriketatik lana izan zen irabazlea.

Anjelita Kerejeta, Iparragirre bardoaren emaztearen gutuna da. benetako gertaeretan oinarritu da Legorburu. Iparragirrek Uruguain bederatzi umeren kargu nola utzi duen kontatu du, hura Euskal Herrira bidean den bitartean. Benetako kontaketa fikzionatuta, 500 euroko saria eskuratu du.

Larunbatean, berriz, Barakaldoko Bihotzaren Hitzak 2019 lehiaketa irabazi zuen Saturraranetik lanarekin. Emakume errepublikazale eta Saturrarango moja zaindari abten arteko maitasun istorioa kontatu du egileak. 350 euro eta diploma jaso zituen errenteriarrak.

Ondokoa, errenteriarrak Bergarako maitasun gutunen lehiaketara aurkeztutako lana:

1842ko Ilbeltzaren  zazpigarrenian

Biyotzeko Joxe Mari:

Etsiyak artuta, munduko bazter ontatik eskribitzeko aintzen dit biyotzak. Edo, obeto esanda, ezin eamanezko biyotzeko miñ latz onek. Izan e, euskal lurrian zaudenetik , lurra jota dagona ni neoni bainaiz. Madarikatu dittut mila aldiz azkeneko egun otan zukin atarramentu onik ez nula izango esan ziaten aik. Ne erriya dan Alegi matte artako jendiak, arrazoyan jabe ziala; alegiya.

Azkenian, zuria ta zuria eittekotan ziñala… ta ara! Ementxe utzi nazu 9 umeren jabe! Ara nun diran nik e kantatuko nizuke gustoa asko, goizero-goizero gosiak jota zutaz galdezka esnatu ta aidi ze emanik ez dedanian. “Gernikako arbola-ren lurraldian” eantzuten diyet malkotan urtu biarrian, eta Ume eder bat kantatutzen asten natzaie, ala gosiak daudela aztuko zayelakuan.

Itsaso oso bat jarri gendun biyok euskal lurretako gosia ta gure artian, ta ara…azkenian mixeri gorriyan olatuak gu Uruguain arrapatu! Lur leor ontan ordia, ne biziya ittotzen ai dalakuan iltzen naiz eunero pixka bat; zu ne onduan etzaudelako.

Uruguay aldi ontan gerra piztu dala-ta, zuk etxeako bidia artzia erabaki dezu. Ta zuk ordun, soilik zue buruba salbatzeko gerra bati baiezkua eman ta etxekuan ta pamiliyan guda galdutzat eman dezu! Emen diru pixka bat eingo gendulakuan, artaldia kostata eosi ta ardi beltza azkenian zu atea! Kafiaren beste negoziyo ua jarri geroxio baño berez alperra danak, eztu lan egokiyik izaten… Zatoz baserritar legera  mespretxu einda kantatu zizun Errenteriko bersolai ezaun arek, arrazoya azkenian!

Akaso, zue benetako lana kantari jardutia izango dalako? Akaso, diruik ematen ez dun ofiziyuan onena atea zealako? Abila izan zealako beti euskal jendien biyotzak ikuttu ta alaitzen, etxekuenak txiki-txiki einda uzten dittuzun bitartian?

Etxeko Trapu zarrak bein ateatzen asita, nola aztu ni artajorran ta zu potrojorran pasatako urte guzti aik, artian ni ne Alegi eder artan bizi ta zu Gitarra zartxo bat artu ta ni kortejatzea etortzen ziñan aspaldiko eun aitan. Ordun, zue bizar arteko irriparre pikaro arekin “Ni artista naiz” esaten zenian boza xuabe-xuabe jetsita, belarri ondoa. Ta nik oain berriz, ikusitakuak ikusi ta bizitakuak bizi ostian, zukin batea bizitzeko artista latza izan biarra daola eantzuten dizut! Euskera garbiyan jardunagatik biyok, nik lanan izkuntzan ta zuk pesta-zaliaren izkuntzan jardundakuak gealako biyok.

Antzerkiya eindakuia zeala Frantziko konpañi batian banekin…baño ne konpañin, teatro earrak eindakua re bazea! Gazte gaztetandikan erritik kanpora juan arazi, Nere maiteari kantatu ta dena einda utzi dezun pentsamendun bueltatua izango zea zue errira, noski…

Ai, izan e, zui Frantzi aldi ortan eakutsi zizuten eriyotza ttikiya deitzen dan oi zenbat aldiz bizi izan deun gue larrutan… ta oain biyok, bata bestia larrutu biarrian arkitzen geala, zeñek esango zun! Jainkuak nai aiña seme-alaba eukitzeko prepatu nindun ne amak, baño zu beste ume bat izango ziñanik, nork  espero biar zun? Ni baño emezortzi urte geyoko kristaba, umeik andiña ateatzia re… Ai, nere amak baleki!

Attortzen dizut ordia, zue biyotza iñoiz ez dala gaixtua izan. Nik ezautu dedan Joxe Mariren biyotza ,ez beintzat. Erriyak matte dun Iparragirreren biyotzak ordia, illunbistan utziyak dizkit beste gauza batzuk. Iparragirre barduak, liberalak gorrotatzen baitittu, ainbeste gorrotatu; zue familiya bear gorriyan utzi  ta txapela gorriya jazteko pronto arkitzen zeala berriz.

Gorrotua mattatzen ikasi dezula, alegiya.

Nik berriz, Alegiko Anjelitak, ne batayoko izenai men ein ta inpernu ontan zue etorreran zai segitzeko asmua dakat, gosiak ez bagattu bitarte ontan ni ta ne karguban utzi dittuzun ume guztik akabatzen.

Ne mattasunan gainbera onen aparraldiya gelditzeko gai izango zealakuan, mattasun gosez zue zai gelditzen dana,

                                                                 Anjelita Kerejeta

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.