Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Asteburu musikala ermitan, Iesu eta SAS´s Friends-en eskutik

Igandean, Itziar Martinez Galdos sopranoa, Per Arne Frantzen pianista eta Marixi Sesma klarinetistak emanaldi aparta eskainiko dute Andra Mari abesbatzak eta Maria Madalena Basilikaren Lagunak Kultur elkarteak elkarlanean antolatutako emanaldian.

Martinez eta Insausti lehen lerroan eta Yerobi eta Sesma atzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/02/20

Asteburu musikala izango da ermitan. Gaur aurkeztu ditu Maria Madalena Basilikaren Lagunak Kultur Elkarteak larunbatean eta igandean antolatu dituzten bi emanaldiak. Larunbatean, Donostiako Iesu eliz abesbatzak egingo du emanaldia 20:00etan. 2013an sortu zen abesbatza hori, eta 20 lagunek osatzen dute. Gabon kanta lehiaketetan aritzen dira, baina gobernuz kanpoko erakundeak laguntzeko emanaldietan ere maiz hartzen dute parte. Francisco Rios Lopezek zuzenduko du abesbatza. SAS’s Friends eragilearekin elkarlanean izan dira igandeko kontzertua lotzeko.

Jose Luis Insaustik basilikaren lagunen elkarteko kideak eman ditu xehetasunak, baina ez da bakarrik izan gaurko agerraldian. Andra Mari abesbatzako Luismi Yerobi izan du lagun. Izan ere, igande eguerdirako antolatu duten emanaldia elkarlanean prestatu dute bi elkarteek. Esan dutenez, “paregabea” izango da Ipar haizea izena duen emanaldi hori ere. Itziar Martinez Galdos sopranoak ere hartu du parte agerraldian, Marixi Sesma klarinete jotzailearekin batera. Martinez igandeko emanaldiko protagonistetako bat izango da, hark jarriko du ahotsa eta beste protagonista, berriz, Per Arne Frantzen pianista izango da. “Igandeko emanaldian batez ere ahotsa eta pianoa izango dira nagusi, baina Marixi Sesmak ere hartuko du parte klarinetearekin”.

Donostiarra da Martinez, Norvegian bizi da egun, baina Andra Mari abesbatzan hasi zuen musika ibilaldia oso gazte zenean, 16 urterekin. 1982an beka bat lortu eta Alemaniara joan zen ikastera. Bertan ezagutu zuen senarra eta igandeko emanaldian pianista lanetan arituko den Frantzez. Norvegiara ezkondu zen. Osloko opera eskolan diplomatu zen eta Norvegiako Nazio Operan bakarlari da. Asteburu honetan, Kursaalen La flauta mágica abestuko du, eta emanaldi horiek baliatuta lotu dute Errenteriako igandeko kontzertua. Martinezek berak esan du magikoa izan dela emanaldia nola sortu den, eta oso pozik abestuko duela igandean ermitan.

SASen gainean mintzatu da Marixi Sesma. Musikari profesionalez osatutako elkartea dela zehaztu du, eta helburua, berriz, hiriburuetan eskura izaten den musika eta kultura probintziara zabaltzea dutela: “Hiriburuetan musika emanaldiak ikustea, profesionalak bertatik bertara izatea kontzertuak ematen ohikoa da, ez hainbeste, ordea, profesional horiek probintzian barrena, herrietan ibiltzea emanaldiak egiten publikotik hurbil. Hori da gure helburua zabaltzea, bazter guztietara heltzea eta aukera eskaintzea herrietan ere”.

Emanaldi berezia izango da kalitatearengatik, zalantzarik gabe, Madalena ermitan antolatzen dituzten emanaldi guztiak bezala, baina baita formatuarengatik ere. Baldintzak betetzen badira, ateak zabalik eman nahi dute kontzertua igandeko kontzertua (12:00etan da), lekuak berehala agortuko direla aurreikusi dutelako: “Isiltasuna mantentzea lortzen badugu —esan du Martinezek— aukera izango dugu ateak zabalik egiteko emanaldia”.

Programan nahasketa handia dagoela zehaztu du sopranoak, “informala izango da neurri batean, eta hainbat konposizio nordiko ere ekarriko ditugu. Polita eta hunkigarria izango da kontzertua”.

Herritar guztiak animatu dituzte bi kontzertuetara hurbiltzera, “emanaldi bikainak izango direlako”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.