Trenbidearen luzera erabilgarria handitzeko lanak egingo dituzte Lezo-Errenteria geltokian
Lanen bidez merkantzien garraioan eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabaziko duela geltokiak esan du ADIF-ek.
Trenbidearen luzera erabilgarria handitzeko lanak egingo dituzte Lezo-Errenteria tren geltokian, eta ADIF-ek lizitaziora atera ditu lan horiek. 1.387.154 euroko kostua izango du lizitazioak eta Pasaiako Portu Agintaritzak hartuko du bere gain Portuetako Lehorreko Irisgarritasuna Finantzatzeko Funtsaren bidez. Lanen bidez, 550 metroraino zabalduko dute Pasaiako Portuko merkantzien garraioa errazteko Lezo-Errenteria geltokiko trenbideen luzera.
Pasaiako portuaren trafiko garrantzitsuenen artean autoen garraioa dagoela zehaztu du ADIF-ek, eta horietako zati garrantzitsu bat trenbidez heltzen dela Lezo-Errenteriako tren geltokira. Proiektuarekin, Irunera norabidean diren 5 eta 7 trenbideen erabilera luzera handiena lortu nahi dute trenen harrera-bidalketarako, eta 9. bidea liberatu bidalketarako. Geltokiak bi trenbide orokor ditu, eta beste bost trenen harrera eta bidalketarako erabiltzen direnak; proiektuarekin 5, 7 eta 9. trenbideek 550 metroko gutxieneko luzera izango dute 20 bagoi arteko trenak hartu ahal izateko:”Merkantzien garraioan eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabaziko du zalantzarik gabe geltokiak”.