300 kilo janari bildu dituzte Donibanen Sahararentzat
Bixi-Bixi elkartearen ekimenez egin da janari bilketa
Urtero abiatzen da elkartasun karabana Euskal Herritik Saharara eta eskualdeko eragile askok bultzatzen dute. Irudia Haurtzaro ikastolako bilketarena da, artxibokoa. Larunbatean abiatuko da Laudiotik Saharara premiazko produktuak garraiatuko dituen Elkartasun Karabana, Gipuzkoa osoan bildutako 55 tona janariarekin eta 19 konpresa paleekin. Tartean dira, Donibanen, Bixi-Bixi elkartearen ekimenez bildutako produktuak, guztira, 300 kilo janari.
Aurten Bixi-Bixi elkarteak urtero antolatzen dituen Gora Herriak kultur jardunaldiak Saharari buruzkoak izango dira. Aste Santua igarota izango dira, eta egitaraua erabat zehazteke, “emankor” heldu direla agindu dute antolatzaileek.
