Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin] Munttarpek eskuan du ia-ia liga

Munttarpek bigarren zen Haritza Eibarren etxean irabazi ondoren, ia-ia eskura du mailaz igotzeko fasean jokatzeko txartela, eta liga.

Kurkubik etxean irabazi zuen ostiralean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/02/25

Haritza Eibarrek 26, Munttarpek 31. Emaitza nabarmena. Ostiralean Munttarpek Eibarren jokatu zuen partida ez zen beste bat. Bigarrenaren kontra, haren kantxan, irabazi zuen. Horrenbestez, ondorioz batzuk: Gipuzkoako Lehen Mailako lider garbi da Munttarpe 26 punturekin, orain bigarren diren Eibarko taldeari eta Urnietari 5 puntuko aldea ateraz; Liga irabazteko faborito nagusi eta bakarra dira lezoarrak, hori bukatzeko sei partida falta direnean, ia-ia eskuan dute; igoera faserako txartela eskuan dutela esan daiteke, kataklismo aldrebesik ezean. Ondo, Munttarpe. Lehen urtea dute mailan, eta igoeraren alde borrokatuko dute. Datu nahikoa esanguratsua hori. Gainera, HITZAren pronostikoa betez, hirugarren eta laugarren postuan zeuden bi taldeen arteko partidan berdinketa izan zen. Jardunaldi biribila.

Munttarpeko emakumeek, berriz, garaipen errazarekin hasi dute Gipuzkoako Emakumeen Ligako 1-4 postuen fasea, Leizaran taldea goletan ia bikoiztuz, 14-27.

Bestalde, futbolean, Allerruren berdinketa ona Mondragonen kontra, larunbatean, Plazetan. Kanpokoak aurretik jarri ziren, etxekoek markagailua irauli egin zuten, eta Mondrak berdinketa lortu. Baita partidaren azken zatian aski asko estutu ere. Ontzat eman daiteke puntua. Eta hilabetea: otsailean ez du partidarik galdu gizonen Allerruren talde nagusiak, Ohorezko Preferente mailakoak: hiru partida irabazi ditu, eta bat berdindu, larunbatekoa. Nahiko lukete, bai, lezoarrek, liga bukatu arteko hilabete guztiak otsaila izatea.

Beste emaitza on bat, areto futbolean. Jaixki AFTk 4-7 irabazi zion Herrikide taldeari haren kantxan. Jakinda lezoarrak hirugarren daudela, eta tolosarrak laugarren, ospatzeko moduko garaipena kontrario zuzen baten aurrean. Lider dira Gizonen Gipuzkoako Lehen Mailan Euskalduna eta Orixe Tolosaldea, 41na punturekin; Jaixkik 40 ditu. Haien zelatan daude lezoarrak, lidergoari noiz kosk egin zain. Gaintxu AFTk, berriz, etxean sailkapenean atzetik duen Clinica Dental Aldaz taldearen kontra galdu egin zuen, 3-5. Sasoia luzeegi ez egiteko, hurrengo partida irabaztea komeniko litzaieke.

Jarraian, Lezoko talde nagusi guztien asteburuko emaitzak.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Mondragon 2-2

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Allerru-Euskalduna 2-3

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Touring-Allerru 6-0

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Beti Ona B-Allerru 0-1

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Haritza Eibar-Munttarpe 26-31

Emakumeen Gipuzkoako Liga, 1-4 postuetarako fasea

  • Leizaran-Munttarpe 14-27

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu AFT-Clinica Dental Aldaz 3-5
  • Herrikide-Jaixki AFT 4-7

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi SBK-Ostadar 62-45
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.