Martxoaren 8ko greba feministaren harira adierazpen instituzionala egingo du plenoak
Ohiko Osoko Bilkura egingo dute bihar, 18:30ean hasita.
Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura egingo dute bihar. Sei puntu jorratuko dituzte guztira, tartean, Martxoaren 8ko greba feministaren gaineko adierazpen instituzionala.
Horrekin batera hainbat garajeetako plazen prezioen eguneraketa, eta hainbat kanon eta prezio onartuko ditu plenoak. 18:30ean hasiko da saioa.