Pasaiako kirol agenda
Baskonia eta Pasaiaren arteko partida, bina
Zapore mikatza geratu zaio Pasaia KEri asteburuan Basconiaren kontrako partidan lortutako binako berdinketarekin. Azken partida txarraren sentsazioak gainditu nahian atera zen taldea zelaira, eta ia baita lortu ere, baina Baskonia izan zen markagailuan aurreratzen lehena, 19. minutuan, zuri-gorriak kontraerasoaren bila zebiltzala.
Jagobak lortuz zuen banakoa zuri-gorrientzat eta jokalari bera izan zen gerora -1ekoa lortu zuena, partidaren bigarren zatian. Jesus Maria Zamora zelaian harmailakoak pozik ziren behin betikoa zirudien emaitzarekin, ezustean 93. minutuan Baskoniaren gola iritsi zen arte.
Honenbestez, datorren asteburuan jarraitu dute burua zuri-gorriek. Basconiaren kontra galdutako aukera, Amurrion aurkitzen saiatuko dira.
Mimos tabernak eman du aste honetako balioa, eta zozketetan saritutako zenbakiak ondorengoak izan dira:
- Zelaian: 918
- Afaria: 999.
Futbola
3. Maila
Pasaia 2 – 2 Basconia.
1. Erregional Preferentea
Trintxerpe 3 – 2 Mariño.
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Oiartzun 6 – 0 Trintxerpe.
Orereta Kafea 1 – 4 Pasaia.
Sanpedrotarra 2 – 2 Amara Berri.
Emakumeen Gorengo Maila, Kopa
Sporting de Herrera 0 – 5 Trintxerpe.
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Afantxo 3 – 3 Kukuyaga.
Gipuzkoako Liga, 2. Maila
Egarri taberna 6 – 7 Donibane Stokke.
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
IDK Pari Berri – Herrikide (jokatzeke).
Seniorrak
Anoeta 0 – 6 Trintxerpe.
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen Maila
Bidasoa Irun- Donibane Eskubaloia (bertan behera).
Hockey
Ganbegi 3 – 5 Pasaiako Trintxer Hockey.
