Trafiko aldaketak inauterien harira
Larunbata eta igandean Erdialdea oinezkoena izango da, karrozen desfilea dela eta.
Inauterien harira trafiko aldaketak egingo dituzte. Inauteriak helduko dira ostegunean, eta beraiekin kolore eta mozorro festa helduko da, baita trafiko aldaketak ere. Martxoaren 2an eta 3an izango dute eragina trafikoan zehazki. Egun horietan karrozen desfilea egingo dute, eta hori dela eta, Erdigunea oinezkoen esparrua izango denek, trafikoari moztuta egongo da larunbateko (martxoak 2) 13:30etik igandeko (martxoak 3) 16:00ak arte.
Mozketak ondoko kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru Plaza, Alfontso XI, eta Biteri kaleari. Hori dela eta, herritarrei ibilgailuak kale horietatik kentzeko eskatu die Udaltzaingoak larunbateko 12:00ak baino lehen. Gainera, Tule kalea eta Nafarroa etorbidea Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean ibilgailurik gabe egon beharko dute martxoaren 2an 12:00etatik 21:00etara, eta martxoaren 3an 09:30etik 15:00etara.
Desfilea hasi aurretik trafikoa moztuko da, halaber, Beraun kalearen bidegurutzean Arramendi pasealekuarekin; Aako Harrian, Aralar Plazan, Galizia Biribilgunean (N-1 errepidera desbideraketa), eta Lartzabalen (trafikoa saihesbidetik).
Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4, horrelakoetan erabiltzen dituzten sarbideak erabili beharko dituzte.
Egokitutako aparkalekuak
Aparkalekuak ere atonduko dituzte inauteriei begira. Arramendi parkeko zabalgunean (Lousada kalean) prestatuko dute aparkalekua, eta sarrera irteerak Lousada kaletik egingo dira. Baimendutako ordutegia, martxoaren 2ko 10:00etatik martxoaren 3ko 18:00ak arte izango da.
Garraio publikoan ere izango dute eragina mozketa horiek. Hala, Morrongilletako autobus linearen geltokia eta Xenpelarrekoa, Tulle kalera aldatuko dituzte.
Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak, berriz, Diputazio plazara aldatuko dituzte.
