Anunciata ikastetxea hogeita zazpigarrenez Azterkostan
Ikasle pasaitarrek urtero-urtero aztertzen dute Pasaiako portuaren ingurumen egoera
1992. urtetik urtero parte hartzen du Anunciata ikastetxeak Azterkosta programan. Pasaiako itsasertzeko 5 kilometro aztertzen dituzte ikasleek, Antxon hasi eta San Pedroko puntak bitartean, tarte horretan laginketarako aurrez zehaztutako hamar puntutan. Urte bukaeran aritu ziren laginak hartzen ikasleak, eta orain txosten batena biltzen ari dira azterketaren emaitzak.
Anuncitako ikastetxetik jakinarazi dutenez, aurtengo datuek Pasaiako kostaldearen bilakaera ona berretsi dute, nahiz eta oraindik zer hobeto egon badagoen.
Azterketaren emaitzak erakunde arduradunei helaraziko dizkio Anunciatak Agenda 21aren barruan kontuan har ditzaten.