Korrika, kulturala ere bada
Korrika Batzordeak Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekintzen berri eman du. Korrika txikia eta Gazteren berri ere eman dute.
Korrika Batzordeko kideak aurkezpena egiten. Apirilaren 12an helduko da 21. Korrika Errenteria-Oreretara. Aurretik ordea makina ekitaldi prestatu ditu Korrika batzordeak euskararen aldeko herri lasterketa erraldoia girotzeko. Horren harira, Korrika Kulturalaren barruan antolatu duten egitaraua aurkeztu du Oreretako Korrika Batzordeak: kale antzerkia, bertso afaria, mintzodromoa, klika gastronomikoa, kontzertua… denetarik antolatu dute publiko guztientzat, eta horretara deitu dituzte herritarrak, 21. Korrikarekin bat egin eta korri egitera, baita aurretik antolatutako ekintzetan parte hartzera.
Korrika Txikia eta Gaztearen gaineko informazioa ere eman dute. Apirilaren 11n izango da Korrika Txikia Beraun eta Kaputxinoetan goizez, eta arratsaldez Erdigunean. Korrika Gaztea berriz, apirilaren 12an izango da goizez. Korrika, berriz, apirilaren 12an helduko da Lezotik 22:52an.
Egitaraua
- Martxoak 9, larunbata: Jule kale antzerkia 17:30ean Zumardian.
- Martxoak 14, osteguna: Klikapotea Sindikato tabernan.
- Martxoak 22, ostirala: Bertso afaria landare elkartean 21:30ean Unai Iturriaga, Irati alcantarilla, eta Haritz Casabalekin.
- Martxoak 24, igandea: Labore: egin klika gastronomiari: entsalada lehiaketa eta Mintzodromoa 12:00etan Koldo Mitxelena plazan; Olatz Salvador (Duo) Kontzertua 19:00etan Niessen aretoan.
