Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Terrakotazko soldaduen erakusketa hartuko du Zirizak

Martxoaren 15ean zabalduko dute eta ekainaren16ra bitartean izango da Trintxerpen

Aldundian aurkeztu dute erakusketa
Pasaia
2019/02/28

Terrakotazko soldaduen erakusketa zabalduko dute Trintxerpeko Ziriza Etxean. Gaur aurkeztu dute, Gipuzkoako Foru Aldundian, kultura diputatu Denis Itxasok eta Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, erakusketako komisarioaren laguntzaz. Iragarri dutenez, martxoaren 15ean inauguratuko dute eta ekainaren 16ra bitartean bisitatu ahalko da.

Pasaiara ekarri baino lehen, Terrakotazko armadari buruzko erakusketa ibiltari hau, Bartzelona, Madril, Sevilla, Vigo, Oviedo, Mallorka eta Torrelavegan ikusi ahal izan dute, eta gaurko aurkezpenean nabarmendu dutenez, egon den toki guztietan bisitari asko erakarri ditu. Izan ere,  Txinako Xianeko terrakoten aztarnategia munduko zortzigarren gauza miragarritzat hartua da eta munduko aztarnategi bisitatuenetako bat da. 

Erakusketa handia da, 165 piezaz osatuta, horietatik 80 berezko tamainakoak, eta tartean dira Qin Shi Huang-en mausoleoko aurkikuntzen 70 erreprodukzio eder. Gobernariak, ofizialak, gerlariak, zaldiak, armak, bitxiak, garaiko tresneria… denetarik ikusteko aukera izango da, eta horiez gain, hobi famatuen erreprodukzioak. Gaiaren gaineko film dokumental bat eta elementu interaktiboek osatzen dute erakusketa.

Aurkezpenean erakusketaren komisarioak goraipatu duenez, “familian bisitatzeko erakusketa aproposa” da, “denboran bidaia interesgarri eta erakargarria bat”. 

Haur gune bat ere izango du Zirizako erakusketak, “haurrak arkeologoetara jolasteko lekua”.

Sarrerak, 9 euroan helduentzat eta 6 euroan 3 urtetik gorako haurrentzat, Interneten daude salgai. Familientzako pack bereziak ere aurreikusiak dituzte, eta sarrerarekin Albaola bisitatu ahal izateko deskontuak.

Izan ere, aurkezpenean Izaskun Gomezek nabarmendu duenez, erakusketa Pasaiara bisitariak erakartzeko eta Pasaia ezagutzera emateko baliatu nahi dute, biziberritzeari bultzada bat emateko hirigintzatik harago.

Ordutegia

  • Astearte eta ostegunean: 16:00etatik 20:00etara.
  • Ostiraletan eta jai bezperetan: 16:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:0etara.
  • Aste Santua eta Pazko Astea: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.