Pasaiako Udalak bat egin du Mugimendu Feministak ostiralerako egin duen greba deialdiarekin
Emakumeek greba egin dezaten erraztuko duela adierazi eta moilizazioetara batzeko deia egin du
Martxoaren 8aren atarian Pasaiako Udalak aho atez onartutako erakunde adierazpena kaleratu du, Mugimendu Feministak Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren testuinguruan deitutako grebarekin bat egiteko, grebaren aldarrikapenak bere egin eta konpromiso zehatzak hartzeko.
Bost konpromiso zehatz hartu ditu Pasaiako Udalak, jarraian zehaztutakoak:
- Benetako berdintasun eraginkorra bermatzen duten politika publikoak garatzea, eta horiek garatzeko beharrezko baliabideak jartzeko erantzukizuna.
- Zainketa-lanak politika publikoen erdigunean jartzeko erantzukizuna, udalerrian sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak eginez.
- Mugimendu Feministak egindako greba deialdiarekin bat egin, eta emakume langileek eta karguak dauzkatenek greba egin dezaten ahalbidetu.
- Emakumeen taldeek eta Mugimendu Feministak martxoaren 8rako udalerrian deitzen dituzten manifestazio, elkarretaratze, jarduera eta ekitaldien zabalpena egitea.
- Herritarrei dei egitea, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Mugimendu Feministak antolatzen dituen mobilizazioetan era aktiboan parte har dezaten.