Herria gelditu eta kaleak betetzera deitu du mugimendu feministak
Egitarau oparoa antolatu du mugimendu feministak biharko, eta parte hartzera deitu du, "Errenteria-Orereta gelditu eta kaleak betetzera".
Ordu batzuk baino falta ez dira falta Martxoak 8ko greba feministarako. Helburua mundua gelditzea da, emakumeak gabe ez duela sistemak funtzionatzen erakustea, eta hori ikustaraztera doaz. Horretarako, emakume guztiak Martxoaren 8an goizetik gauera arte kalean izatea nahi du Oreretako Mugimendu feministak, eta horri lotuta atondu du egitarau bateratua batzarrean. Hamaika modu daudela grebarekin bat egiteko gogorarazi du Oreretako Mugimendu Feministak: amantalak balkoian jartzea da bat, manifestazioan parte hartzea bestea, egun guztia kalean ematea, lanera ez joatea, etxeko zaintza lanak gizonek egin ditzaten bultzatzea… Bakoitzak bere errealitatetik bere plantoa egitea nahi du.
Egitarau oparoa antolatu du mugimendu feministak biharko, eta parte hartzera deitu du, “Errenteria-Orereta gelditu eta kaleak betetzera”.
Egitaraua
Gaur:
- 19:30: Pintxo pote feminista Niessenetik abiatuta.
Bihar
- 09:30ean, autokarabana Pontikako aparkalekutik abiatuta.
- 10:00etan, karpa feministaren irekiera Zumardian.
- 12:00etan manifestazioa Herriko plazatik abiatuta.
- 14:00etan bazkari autogestionatua karpa feministan.
- 15:30ean Tribial Feminista karpa feministan.
- 17:00etan informazio banaketa erdialdeko kaleetan; arratsaldean zehar, berriz, kartel eta pankarta tailerra antolatu dute egindako horiek manifestazioan erabiltzeko.
- 19:00etan manifestazioa Herriko plazatik abiatuta, Oarsoaldeko manifestazioa izango da azken hori.
- Afari autogestionatua, karpa feministan. Afariaren ondoren, Grebaren aztarnak: mikrofono irekia.