HITZAko emakumeek greba egingo dute bihar
HITZAren astekaria banatzen duten emakumeek ere greba egingo dute. Hori dela eta, San Pedroko eta Trintxerpeko harpidedunek Trintxerpeko alkateordetzan jaso behar dute astekaria.
Biharko deituta dagoen greba feministarekin bat egin dute OARSO BIDASOKO HITZAko emakumeek. Hortaz, bihar, gizonek egingo dute soilik lan. Horrez gain, bihar oarsoaldea.hitza.eus eta bidasoa.hitza.eus webguneetan publikatuko diren albiste guztiek Martxoaren 8arekin izango dute harremana.
HITZAko banatzaileen artean ere emakumeak daude. Hortaz, bihar ez dute lanik egingo. Horrek banaketan eragina izango du. Hori dela eta, Pasai San Pedroko eta Trintxerpeko HITZAren harpidedunek ez dute papereko astekaria postontzian jasoko: nahi dutenek, Trintxerpeko alkateordetzako atarian lortu ahal izango dituzte HITZAk, bertan izango dira jasotzeko.