Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa eta galeria] Erraldoia da Oiartzun, gaur bereziki

Erraldoien konpartsa berri bat du gaurtik Oiartzunek, Soinuenea eta Abaraxkari esker, baita erraldoi horiek egiteko prozesuan zintzo eta fin aritu diren haur eta gurasoei esker. 16:30etik aurrera irtengo dira kalera Done Eztebe plazan.

Erraldoi txikiei gaur arratsaldean egingo diete atsolorra.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2019/03/09

Erraldoien konpartsa berri bat du gaurtik Oiartzunek, Soinuenea eta Abaraxkari esker, baita erraldoi horiek egiteko prozesuan zintzo eta fin aritu diren haur eta gurasoei esker. Ez dira ohiko erraldoiak, txikiagoak baizik, haurrentzako erraldoiak, eta gaur ezagutuko dituzte oiartzuarrek, 16:30etik aurrera atsolorra egingo baitiete erraldoi txikiei Done Eztebe plazan. Aurretik ordea, gaur eguerdian erraldoien topaketa egin dute kontzejupean. Oiartzungo erraldoiekin batera izan dira Añorgakoak eta Hernanitik helduta Ostargi konpartsa pribatuarenak ere.

Txikienek gozatu dute gehienbat haiekin, baina heldu ugari ere hurbildu da behetik gora begiratu eta txiki sentitzera.

Erraldoi txikiak kalera atera aurreko urduritasunak baretu eta dena fin prestatze aldera topaketa txikia egin dute Abaraxkako Nekane Martiarenak eta prozesuan parte hartu duten haur eta gurasoek. Erraldoi bakoitza nork aurkeztu, nola egin, prozesuan zein garrantzitsua izan den, eta batez ere polita… horretaz guztiaz aritu dira. Han ziren Blenda, Arraxku, Arkotx, eta Kiñu. lau erraldoi txikiek adi jarraitu dituzte  bertan esandakoak. Generoa, kultura, hizkuntza gutxituak, Oarsoaldean haurrekin lanean aritzen diren hainbat elkarte eta beren eguneroko errealitateko bizipenak ahaztu gabe egin dute lan prozesua osoan, eta emaitzan nabari da: erraldoi txiki bakoitza berezia da, ezaugarri jakinak ditu denak hausnarketa prozesu baten ondorio eta ez ausazkoak.

Erraldoi txikiak, banan bana

Familia afrikarra du Blendak. bere larru azal koloreagatik jendeak ez dio askotan euskaraz hitz egiten, baina ederki daki, oiartzuarra da-eta. Oiartzuar afrikarra dela esaten du berak harro. Euskara bai, baina bere etxekoek Nigeriako Jalaa hizkuntza ere erakutsi diote, beren Afrikako hizkuntza. Bera eta familia oso ondo eta pozik bizi dira Oiartzunen, Afrikako lagunez, familiaz, usainez, soinuez oroitzen badira ere. Soinean maitasunaren adierazgarri den bihotz handia, ortzadarraren koloreak buruan, eta hortzetako aparatuz hornitutako irribarre zabala ahoan. Ortzadarraren koloreko zapia ez da ausazkoa, LGTBI kolektiboari keinua da.

Arraxku oso erraldoi alaia da, garai batean triste bizi izan bazen ere. izan ere, bere ileen gaineko iruzkinak entzuten zituen etengabe eta horrek ileak ezkutatu edota kentzera behartu zuen berak nahi zuenaren kontra.  Erraldoi txikiak ba omen zekien jende askok gorputzeko ileak kentzen zituela, baina berak bere ileak maite zituen eta haiekin bizi nahi zuen. Lagun batek betaurreko more magikoak oparitu zizkion. Haiek jantzi zituenetik, bere buruaren jabe, libre eta boteretsu sentitzen da eta txapela morea darama horregatik. Hain maite dituen ileak ere erakutsi egiten ditu. Bekain eta besape iledunak ditu. Soinean daramatzan betaurreko morrek, berriz, Oiartzungo mugimendu feministari egiten diote keinu.

Arraroa ez, baina ezohikoa da Arkotx, estereotipoetatik ihes egiten duen horietakoa. Indar eta nortasun handia ditu egun, asko kostatakoak ordea. Jendeak burla egiten zion txikia zenean, gehienen gustuetatik urrun zegoelako. Gaur egun herrikideek ez diote arraro begiratzen, ohitu direlako, baina garai batean denek buelta ematen zutela bera pasatzen zenean neska ala mutila zen galdetuaz. Ile luzea, bibotea, belarritako bat eta betile luze eta apainduak ditu.

Kiñu da laugarren erraldoi txikia, eta gaixo dago, minbizia diagnostikatu baitiote duela gutxi.Horregatik, ilea galdu eta arraro ikusten du  bere burua. Ospitalean lagun berriak egin ditu, eta herriko lagunek bisita egiten diote maiz. Elkarrekin ikertzaile direla antzezten dute eta urrutiko lurraldeetara egiten dute bidaia.Buruko zapiaz gain, Nazieneko lagunak ekarritako kamiseta dotorea eta Mirentxin lehengusuak oparitutako motxila txapaduna janzten du soinean. Zapi, motxila eta txapa horiekin edonora joan daitekeela sentitzen du, bera bezalako haurrei eta horien familiei laguntzeaz arduratzen diren elkarte lagunen indar guztia hartzen baitu. Buruan daraman zapia Aspanogi elkartearena da, kamiseta Naizen elkartearena, bizkarrean daraman motxila urdina, haur motxiladunena da, eta Mindara, Bihotzez eta Juneren Hegoak elkarteen txapak daramatza motxilan.

Elkarte horien guztien ordezkariak izango dira gaur arratsaldean Oiartzungo Done Eztebe plazan Erraldoi Txikien dantzekin eta Soinueneko ikasleen musikarekin.

Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak
Erraldoi Txikiak

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.