Etxean da Kepa Etxeberria
Atzo goizean irten zen aske, 20 urteko espetxealdia eginda Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, eta iluntzean heldu zen Oreretara Etxeberria.
Atzo arratsean heldu zen Kepa Etxeberria Oreretara. 
Kepa Etxeberria Landareko paretatik bere argazkia kentzen.
1999ko martxoaren 14an atxilotu zuten Etxeberria. Zuerako espetxetik atera da, baina 20 urte hauetan, Aranjuezen (Madril) eta A Lama (Pontevedra, Galizia) espetxetan egondakoa zen.
