Azken eraso matxista salatu du PSE-EEk
EAJko Eider Mendoza eta Maite Peñaren "jarrera ausarta" txalotu du alderdi sozialistak.
Eraso matxista izan da gaur eguerdian Errenteria-Oreretan. Azken eraso hori gogor salatu du alderdi sozialistak eta Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak izan duten jarrera txalotu dute. Mendoza eta Peñak babestu dute emakumea. Komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, emakumeen aurkako biolentziarekin amaitzeko neurriak bultzatzea ezinbestekoa dela nabarmendu du.
Erasotako emakumeari zein haren senideei elkartasuna adierazi die, eta eskura dituen zerbitzu eta arreta emakumearen eskura jartzeko eskatu dio udalari. “Gizarte honetako gaitza da indarkeria matxista eta fronte guztietatik egin behar zaio aurrea—erantsi du alderdi sozialistak— harekin guztiz ezabatzea iraupen lasterketa da, eta ezinbestekoa da gizarte guztiaren inplikazioa, indarrak batzea tratu txarren kontra borrokatzeko”.