Barandiaran parkearen lurraren kalitatea aztertzen ari dira
Lurrazpiko aparkalekuak egingo dituzte bertan, eta orain egiten ari diren azterketarekin, proiektua idazten jarraituko dute.
Pontika auzoko Barandiaran parkeko lurraren kalitatea aztertzen ari dira. Izan ere, lurrazpiko aparkalekuak egingo dituzte bertan, eta orain egiten ari diren azterketarekin, proiektua idazten jarraituko dute.
Iaz galdeketa egin zuen udalak eremuko bizilagunen artean, lurrazpiko aparkaleku batean interesa luketen jakiteko. Baiezkoak irabazi zuen, eta proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuen udalak. Proiektua TYPSA enpresari esleitu dio udalak.