Dantzari txikien erritmora festa giroa izan da Pasai Antxon
Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta Dantzari Txiki Eguna ospatu dute
Urteroko zita dute eta aurten ez dute kale egin. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten atzo Pasai Antxon.
Gasteizko Jare dantza taldeko haurrak eta Berako Gure Txokoa taldekoak dantzatu ziren herrian, nola ez, Alkar Txikiko haurrek lagunduta.
Eguerdian barrutiko kaleak zeharkatu zituzten desfilean, eta jarraian Ibaiondo pilotalekuan emanaldia izan zuten.
Herriko dantzarien etxe edota elkarteetan bazkal orduan indarra berreskuratuta, arratsaldean Le Bart magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten.