Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin] Kontuz, Allerru

Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak etxean galdu egin zuen larunbatean Mutrikuren kontra. Aurrerantzean, ez dute huts egiteko aukera handirik.

Allerruren aulkiko kideak, artxiboko irudian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/03/11

Otsailean ez zuen partidarik galdu. Martxoko bietan, ordea, porrot. Allerru Kirol Elkartearen gizonen talde nagusiak ondo bideratua utzi zuen salbazioa otsailean, baina martxoko bi partidak galdu eta gero, berriz ere lepoa beheranzko norabidean jarri du, behera begira. Larunbatean, 0-1 galdu egin zuen Lezoko taldeak Erregional Ohorezko Mailako erdialdean lasai bizi den Mutrikuren kontra. Eta hurrengo asteburuan ederra datorkie lezoarrei.

Larunbatean galduta, 18 taldeko sailkapenaren 14. postuan daude lezoarrak 28 punturekin. Juxtu atzean, 15. postuan, Real Union B dute puntu bat gutxiagorekin. 16. da Deusto 23rekin, urrun samar. Hala ere: antza –HITZAk ez du datu zehatzik eskuratzerik izan—, Erregional Ohorezko Mailako azken laurak jaitsiko dira Erregional Preferentera, eta Hirugarren Mailatik Gipuzkoako talderen bat jaisten bada (Ordizia ez jaisteko lehian da), bosgarren batek ere beherako jauzia egin lezake. Hortaz, bost talde Ohorezko Erregionaleko zonalde gorrian, eta egun, horietako bat da Allerru.

Eta hurrengo astean, latza dator. Real Union Bren zelaian jokatuko dute lezoarrek, hau da, atzetik ondoan duen taldearen kontra. HITZAk ez du mezo apokaliptikorik eman nahi. Jakina da lezoarren grina, gogoa, konpromisoa eta jokoa handiak direla. Eta hori guztia, sasoiko fase askotan egin bezala, larunbatean erakutsi behar dute zuri-berdeek. Allerru, ez lokartu. Ziur ez dituela estuasunik izango apirilaren bukaeran, sasoiaren azken txanpan.

Munttarpek, ezin
Eskubaloiko gizonen Gipuzkoako Lehen Mailan Munttarpek 26-22 galdu zuen Pulporen etxean. Sailkapenean premia bizian dira Zumaiakoak, eta antza, premia horrek oraingoz lider lasai asko doan lezoarren jokoa gainditu zuen. Allerrurekin esan bezala, Munttarpe, zuek ere kontuz. Izan ere, lider sendo dira Gipuzkoako Lehen Mailan, esan daiteke Igoera Faserako sailkapena lortua dutela, eta ligako txapeldun izateko aukera gehientsuenak dituztela, baina jakina da sasoi bukaeretan sorpresa asko izaten direla. Ez daitezela sorpresa horiek lezoarren kontrakoak izan. Liga bukatzeko 4 jardunaldi falta direnean, lider da Munttarpe 28 punturekin, bigarren Eibar Haritza 24rekin, eta hirugarren Urnieta 23rekin. Lasai, eskubaloiko garaipenek bi puntuko balioa dute.

Areto futbolean, azkenik, asteburuko garaipen bakarrenetarikoa. Jaixkik 3-4 irabazi zion Idiazabali, beraz, 47 punturekin bigarren da gizonen Gipuzkoako Lehen Mailako sailkapenean, Orixe Tolosaldea puntu bakarrera duela. Aukera dute lider jartzeko, eta horretarako konplize berezia behar dute: Gaintxu AFT (etxean galdu zuten ostiralean, 3-8, Anoetarekin). Izan ere, Gaintxuk lider den (48 punturekin) Orixe Tolosaldearen etxean jokatuko du hurrengo jardunaldian. Hortaz, —eta barkatu txantxa—, maletina emango al diote Jaixkikoek Gaintxukoei Orixeren kantxan emaitza ona lor dezaten?

Jarraian, herriko talde nagusien asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Mutriku 0-1

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Oiartzun-Allerru 3-4

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Real Union-Allerru 1-0

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Hondarribia-Allerru 1-1

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Pulpo-Munttarpe 26-22

Emakumeen Gipuzkoako Liga, 1-4 postuetarako fasea

  • Munttarpe-Egia 27-29

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu AFT.Anoeta 3-8
  • Idiazabal-Jaixki AFT 3-4

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi-BKL 69-69
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.