Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eraso matxista izan da Errenteria-Oreretan

Emakumea salaketa jartzera joan da, eta erasotzailea atxikita du Ertzaintzak erasoa gertatu den lekutik hurbil.

Ertzaintzak erasotzailea atxikita izan dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/11

Eraso matxista izan da Errenteria-Oreretako Etxeberrieta auzoan, 11:45 inguruan. Emakume bat atera da atari batetik ihesean, laguntza eske oihuka, eta haren atzetik gizon bat emakumea mehatxatzen. Errenteriako EAJk agerraldi egin behar zuen bertan, udal hauteskundetarako alkategaia eta zerrenda aurkezteko. Hura hasi aurretik izan da erasoa.

Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatua, agerraldia egin behar zuten gunera bidean zirela izan dira erasoaren lekuko. Peñak eta Mendozak babestu eta artatu dute emakumea, eta Mendoza Errenteriako Ertzain Etxera erasotako emakume laguntzera joan da polizia etxera. Erasotzailea, berriz, Ertzaintzak izan du atxikita, erasoa izan den gunetik hurbil. Bertan ziren ere EAJren agerraldia jasotzera joan diren hedabideetako kideak, HITZAko kazetaria horien artean.

Maite Peña eta Markel Olano.

Bertan behera utzi du EAJk agerraldia. Markel Olano ahaldun nagusiak gertaeraren gaineko adierazpenak egin ditu soilik. Errenteriako Udalerako taldea aurkezteko prestatzen ari zirela bete-betean bortizkeria matxistaren lekuko izan direla esan du Olanok: “Gertaera horren aurrean aurkezpena bertan behera uztea erabaki dugu, ez delako unea aurkezpen bat egiteko halako kasu bortitz bat gertatuta”. Olanok berak jakinarazi du  emakumea salaketa egitera joan dela Ertzain Etxera.

Babes osoa erakutsi dio Olanok erasotako emakumeari, eta gogor gaitzetsi du erasoa, “gure helburu nagusia emakume hori babestea da, eta horregatik joan da Eider Mendoza berarekin komisariara, gertu-gertuan egotera”. Indarkeria matxistaren aurrean “zero tolerantzia” izatera deitu du Ahaldun Nagusiak, eta salaketan parte hartzeko prest azaldu da bertan diren EAJko gainontzeko kideekin batera, “lekuko izan garelako”. Ez pertsonala soilik, babes instituzional osoa ere adieraziko diotela esan du Olanok.

Oreretako Mugimendu Feministak jada deia egin du gaurko erasoa salatzeko. Asteazkenerako elkarretaratzea deitu du, 19:30ean, Gernika plazan.

Erlazionatutako edukiaKalera deitu du mugimendu feministakAzken eraso matxista salatu du PSE-EEk
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.