Eskola segregazioaz arituko dira
Eskola segregazioaren gaineko hitzaldia antolatu du Koldokidek, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/segregacion-escolar.jpg)
Eskola segregazioaren gaineko hitzaldia antolatu du Koldokidek, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak. Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak emango du hitzaldi hori, hilaren 14an (osteguna) 18:30ean hasita Reina Aretoan.
Hezkuntza sisteman nagusiki jatorriarekin eta klase sozialarekin lotutako eskolatze desoreka da eskola segregazioa.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.