Hibaikak hirugarren egin du Orion
Pozik emaitzarekin errenteriarrak Orioko eta Donostia Arraun Lagunak tripulazioaren atzetik marka polita egin zutelako larunbateko traineru jaitsieran.
Hibaikako tripulazioa. Argazkia: Hibaika Arraun Elkartea Bikain aritu dira Hibaikako emakumeak larunbatean Orion. Oriaren Traineru Jaitsieran izan ziren beste 81 ontzi eta 1.500 arraunlari ingururekin, eta hirugarren sailkatu ziren, irabazlea izan zen Orioko trainerutik 41.76ra. Pozik emaitzarekin errenteriarrak Orioko eta Donostia Arraun Lagunak tripulazioaren atzetik marka polita egin zutelako larunbateko traineru jaitsieran.
