Kalera deitu du mugimendu feministak
Elkarretaratzera deitu du asteazkenean Oreretako Mugimendu Feministak 19:30ean, Gernika plazan.
Gaur eguerdian Errenteria-Oreretan izan den eraso matxista salatzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak. Horren harira, elkarretaratzera deitu du asteazkenean. 19:30ean izango da Gernika plazan.
Segurtasun Sailak HITZAri emandako informazioaren arabera genero indarkeriaren barruan egindako mehatxu delitua leporatuta ikertuko dute erasotzailea, eta Donostiako Ospitaleko psikiatriako eremuan ingresatuta dago. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, ez dago atxilotuta, ikerketapean baizik.