Trintxerpe, ganbera musikarentzat agertoki
Musikeneko ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan alkateordetzan
Pasaia Musikalek eta Musikenek urtero antolatzen duten Musika Ganberaren VIII. Astea hasiko da gaur Trintxerpen. Ostirala bitartean arratsaldero izango dira kontzertuak, eta emanaldi guztiak alkateordetzan izango dira, 19:45ean, doan.
Askotariko kontzertuak programatu dituzte, estilo askotakoak, beti ere, etorkizuneko musikari profesionalei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiz, eta bide batez, musikazale pasaitar zein ingurukoei kalitatezko musikarekin gozatzeko aukera erraztuz.
Gaurko kontzertuan Skaros taldeak joko du. Haize boskote bat da, Ainhoa Alvarez (flauta), Rocio Ruiz (Obaca), Victor Lardies (klarinetea), Fernando Casado (tronpa) eta Jorge Vilatorok (fagota) osatuta. Besteak beste, Hindemith-en eta Haydn-en piezak interpretatuko dituzte.