Urtz bueltan da, ateak zabalduz
Hilaren 22an aurkeztuko du azken lana Xabier Camareron taldeak

Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1998. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da eta hilaren 22an aurkeztuko dute, Bilborock aretoan.
Xabier Camarero da hastapenetatik taldean jarraitzen duen musikari bakarra, eta berak azaldu duenez, azken lanak Urtzen berezko izaerari eusten dion arren, doinu berritzaileak eskainiko ditu taldera bildutako musikari berriei esker. Ander Hurtado de Saratxo perkusionista, Dani Vicente gitarrista eta Jorge Sanchez baxu jotzailea gehitu dira taldera oraingoan.
Bilborocken eman zuen agur kontzertua Urtzek 2003. urtean. Hamar urte geroago, berriro elkartu zen taldea 25. urteurrena ospatzeko. Astiro lana kaleratu zuten orduan Camarerok berak, Josu Ariztegik, Asier Arocena eta Victor Arguellesek.
Azken lana musikari berrien bultzadaz ondu duela nabarmendu du Camarerok aurkezpenean.