Apustu etxeen gainean mintzatuko da Igor Meltxor gaur
'EUStelkeria' liburua aurkeztuko du gainera ikerketa kazetariak gaur Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian emango duen hitzaldian.
Igor Meltxor, kazetari, analista eta idazlea, Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten Igor Meltxor, Kazetari Kanaia, apustu etxeen gainean arituko da gaur arratsaldean Gaztañoko lokal berrian Sorguneak antolatu duen hitzaldian. Apustu etxeen atzean ezkutatzen dena agerian jarriko du Meltxorrek 19:30ean hasiko den hitzaldian.
EUStelkeria liburua aurkeztuko du bestalde ikerketa kazetariak. Tasio marrazkilariarekin elkarlanean egin duen liburuan, euskal oasiaz mintzo da Kazetari kanaia, ustelkeriaz.
