Pasaian bada "maite duguna elikatzeko aukera"
Lau barrutietan eska daitezke Errigorako saskiak, hilaren 22ra bitartean
errigora Errigorako 5. urteurreneko kanpaina martxan da, Bost urte maite duguna elikatzen lelopean. Hilaren 22ra bitartean oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak eskatzeko aukera izango da, eta, horrez gain, aurtengo berritasun gisa, arroza. Elastikoak ere jarri dituzte salgai aurtengoan.
Ohi bezala, jaki guztiak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta salduko dituzte, ekologikoak zein ez-ekologikoak.
130 herri inguru batu dira kanpainaren bueltan, eta ia 300 gune izango dira aukeran produktuak jasotzeko, tartean Pasaiako lau barrutietakoak:
Antxon:
- Basari ekartean
- Txirrita AEK euskaltegian.
- Jaizkibel elkartean.
- Leunda tabernan.
Donibanen:
- Bixi Bixi elkartean
- Ontziola jatetxean
Trintxerpen:
- Trintxer elkartean.
San Pedron:
- Antxeta elkartean.
